12 URTE ETA GAZTEAGOEK: ez dute sarrerarik eskuratu beharko. Eremuan sartzeko guraso edo tutoreek sinatutako ‘adin txikikoen baimena’ entregatu beharko dute leihatilan eta beti guraso/tutoreek edo baimendutako helduek lagunduta egon beharko dute. Pultsera berezi bat jarriko zaie, telefono zenbaki bat idazteko aukerarekin.
13 ETA 15 URTE BITARTEKOEK (biak barne): sarrera ordaindu beharko dute. Eremuan sartzeko guraso edo tutoreek sinatutako ‘adin txikikoen baimena’ entregatu beharko dute leihatilan.