Des-kontrol eta Arkada Social. Bideaz harro, laster arte! Azken kontzertu bereziak ASKE eta 40 Minutu Rocken. Eskuratu bi jaialdietarako bono bikoitzak.
Des-kontrol eta Arkada Social. Bideaz harro, laster arte! Azken kontzertu bereziak ASKE eta 40 Minutu Rocken. Eskuratu bi jaialdietarako bono bikoitzak.
AÑUBE · SUKENA · TREMENDA JAURIA · ARKADA SOCIAL · DES-KONTROL · ETA GEHIAGO…
Norbanakoaren eta gure herriaren askatasunaren ulerkera kolektiboa da gurea. Euskal Herri aske baten soinu banda sortu nahi dugu: euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… Hamarkada luzez gogor kolpatua izan da geure herria eta geure jendea. Orain, herri eta jendarte hori eraikitzeko unea da.
Herri mugimenduaren parte gara eta herri mugimenduaren balioak partekatzen ditugu. Balio eraldatzaile horien eta gure nazioaren askatasun grinaren sustapena egin nahi dugu musikaren bitartez.
Auzolana da gure lanabesa. Auzolana da gure herriaren ondarea. Geroz eta indibidualistagoa den mundu honetan, neoliberalismoaren eta faxismoaren gorakadaren zurrunbilo eroak irentsi nahi gaituen honetan, guk elkarrekin egiten dugu lan. Elkarrekin edozer dugulako posible. Elkarrekin geldigaitzak gara. Herria, auzolana eta askatasuna. Batu zaitez Askera, denon ekarpena baita baliotsu eta beharrezkoa.
Bai, bisitatu online denda eta egin zure eskaera.
Noski! Denok dugu tokia ASKEn. Txandak ataleko formularioa bete dezakezu edota txandak@askejaialdia.eus helbidera idatzi.
Bai, gure sare sozialetan ikusgai dago dagoeneko jaialdean zehar eta prestakuntzan zein desmuntaian ateratako argazki aukeraketa. Jarrai gaitzazu albiste guztien berri izateko!